Jon Ibarguren eta Idoia besada nagusi, Zarauzko Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria.eus 2013ko ira. 10a, 14:45

Ostiralean eta zapatuan dantza sueltoko txapelketak izan dira Zarautzen. Azpeitiar ugarik hartu dute parte txapelketetan, eta oso emaitza onak eskuratu dituzte.

Pasa den asteburuan dantza sueltoko txapelketak izan dira Zarautzen. Ostiralean eta zapatuan izan dira txapelketak, eta azpeitiarrek oso emaitza onak lortu dituzte.

Zapatuan 16 urtetik gorako bikoteen txanda izan zen, eta 19:30ean hasi zen lehia Lege Zaharraren enparantzan. Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak irabazi zuten txapelketa (Joan den astean bigarren izan ziren Donostian). Bigarren, Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga izan ziren. Hirugarren, berriz, Amets Amubieta eta Maialden Aldalur sailkatu ziren, eta Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal laugarren.

Bestalde, ostiralean, hilak 6, 16 urtez azpiko Bikote Gazteen Dantza Txapelketa izan zen, eta aurreneko lau postuetan lau azpeitiar bikote sailkatu ziren. Joritz Galarraga eta Laura Olaizola izan ziren aurrenak; Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso bigarrenak; Unai Odriozola eta Maider Arrieta hirugarrenak, eta Ekain Uzkudun eta Laura Bastida laugarrenak. Gainera, Uzkudunek eta Bastidak 12 urtetik beherakoen sari berezia irabazi zuten.

Dantza Suelto Eskola. Sorrera: 1995. / Luis Alberdi hasi zen euskal dantzak irakasten Azpeitian. Urtero ehunen bat ikasle izaten ditu eskolak. Txapelketatan lorpen esanguratsuak izaten dituzte. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide