Bertan txartela erabiltzen dutenek %5eko deskontua izango dute erosketetan

Uztarria.eus 2013ko irailaren 10a

Irailaren 15a bitartean izango da abian kanpaina, Bertan elkarteko dendetan.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du abian. Hori dela-eta, irailaren 6tik 15era bitartean Bertan Elkarteko dendetan erosketak Bertan txartelarekin egiten dituztenek %5eko deskontua izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide