33 saltokik hartuko dute parte Azoka Herritiken baitako stock azokan

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 11:44

Bertan Merkatari Elkarteko kideak.

Hilaren 21ean, zapatua, eta 22an egongo da azoka, Berdura plazan. Goizez zein arratsaldez irekiko dute.

Azoka Herritik ekimenaren baitan, stock azoka izango da hilaren 21ean, zapatua, eta hilaren 22an. Bertan herriko 33 saltokik hartuko dute parte, eta Berdura plazan guztientzako tokirik ez dagoenez, bi saltokik Berdura plazako arkupetan jarriko dute postua. Azoka goizez zein arratsaldez egongo da zabalik; 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

Postu horietan, besteak beste, oinetakoak, kirol arropa, gazteentzako, gizonezkoentzako, emakumeentzako zein aurrentzako arropa, lentzeria, mertzeria, pitxiak eta ohialak erosi ahal izango dira. 

Bertan Merkatari Elkarteak azaldu duenez, "azken urte hauek zailak ari dira izaten merkatariontzat, herritar askorentzat bezala. Egoera aldatzeko ezinbestekoa ikusten dugu horrelako ekimenak antolatzea, herriko beste eragileekin elkarlanean, aldaketa herritik eman behar da-eta".

Hemen stock azokan parte hartuko duten saltokien zerrenda:

1.- Urrestilla

2.- Yuritz oinetakoak

3.- NKN mutil modie

4.- Zuri beltz

5.- Koket

6.- Sorgin gazte moda

7.- Babesa gazte moda

8.- Oinkari oinetakoak

9.- Jostaldi kirolak

10.- Arku

11.- Brod konpon

12.- Arantxa haur jantziak

13.- Biur

14.- Trapos dekorazioa

15.- Haurtxoa haur jantziak

16.- Boca a boca

17.- Pipes

18.- Alzuaran

19.- Kukua

20.- Ubbo

21.- Larrañaga kirolak

22.- Aitzaki kirolak

23.- Igan

24.- Ilargi

25.- Farmazabal

26.- Nerea eskulanak

27.- Irati gazte moda

28.- Otola

29.- Kalani

30.- Adolfo Dominguez

31.- L Xaxarki

32.- Saltoka haur oinetakoak (Berdura plazako arkupetan izango dute postua)

33.- Arkupe (Berdura plazako arkupetan izango dute postua)

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide