Amaia Errasti: "Ordiziako ardi gazta txapelketa gaztagileon Tourra bezala da"

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko ira. 11a, 12:39

Amaia Errasti Ardi Gazta Kooperatibaren Izarraitz gaztarekin.

2004an Ardi Gazta Kooperatibako Izarraitz gaztak Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi zuen. Ordukoa ezin dela ahaztu dio Errastik. Gaur lehiatu da berriz proba ezagunean, baina ez du irabaztea lortu.

Pasa den asteburuan hasi zituzten Euskal Jaiak Ordizian, eta gaur goiz eta eguerdi partean ardi latxen esnez egindako gaztaren lehiaketa entzutetsuaren XL. edizioa jokatu dute. Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibako Izarraitz izeneko gazta ere aurkeztu du Amaia Errasti gaztagileak lehiaketara, baina ez du irabaztea lortu (Rikardo Remiro Eulateko artzainak irabazi du aurtengo edizioa). Duela bederatzi urte, 2004an, Ordiziako lehiaketa irabazi zuen Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako zazpi artzainek bildutako esnearekin gazta egiten duen Azpeitiko gaztandegiak.

Errasti aitari azoketara laguntzen hasi zen, gero ikasketak utzi eta gaztandegian hasi zen lanean. Gaur Ordiziako azokara eramateko gaztak prestatzen aritu zen atzo. Otsailaren 9an egindako gazta bat aurkeztu du lehiaketara. 

2004an irabazi zenuten Ordiziako gazta txapelketa. Ordungoaz zer duzu gogoan?

Zoramena izan zen. Ordukoa betiko hor geldituko zaigu; ezin da ahaztu. Ordiziakoa irabaziz gero, ematen du beste gaztarik ez dela inguruan. Izugarria da. Nik bi aste neure onera ezin etorrita pasatu nituen, eta hori egun hartan Ordizian ez nintzela egon. Aita bidali nuen gaztarekin, eta sari nagusia atera genuen. Irrati, telebista, Espainiatik, toki guztietatik deika hasi ziren… Ospea eta izena hartzen da, baina urtebetekoa da kontua. Orduan, garrantzitsua betiko bezeroak ondo zaintzea da. Ingurua ondo zaintzea garrantzitsua da; burua ondo asentatuta edukitzea, alegia. Momentuko boom-a izaten baita. Txapelketari esker bezero berriak ere egiten dira, Ordiziakoari esker edukitzen den publizitatetik bestela inoiz ezin baita eduki. Ordiziako txapelak doan publizitate handia ematen du. Ordaintzen hasita, ezingo genuke ordaindu.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide