Ludotekak ezagutarazteko ate irekiak egingo dituzte

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 12:35

Bihar, osteguna, izango dira ate irekiak. Goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara bitartean, Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketan.

Azpeitiko Gazteria Sailak bideratzen duen ludoteka zerbitzua ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte bihar, osteguna, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan. Goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara izango da bertaratzeko aukera. Ludoteka zerbitzua 5 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta ate irekien eguna adin tarte horretako haurren gurasoentzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide