Komunikazio ez bortitzaren inguruko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 11:16

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izango da, 21:00etan hasita. Gaian aditua den Pilar de la Torre izango da hizlaria, eta herritar guztientzat irekia da hitzaldia.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko irakasle eta langileak komunikazio ez bortitzari buruzko jardunaldiak egiten ari dira. Horrekin lotuta, gaur, 21:00etarako, gurasoentzako eta nahi duten herritar guztientzat gaiari buruzko hitzaldia antolatu dute. Ikastolan bertan izango da, eta hizlaria gaian aditua den Pilar de la Torre ariko da, honek Center for no Violence Communication fundazioko ziurtagiria du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide