Herriko taldeen erakustazoka antolatzeko bilera izango da bihar

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 14:09

Azoka Herritik ekimenaren bigarren egunean, zapatuan, herriko taldeen eta herrialde desberdinetatik Azpeitira etorritako bizilagunen erakustazoka izango da plazan. Hori guztia antolatzeko bihar, osteguna, bilera izango da, 20:30ean, Baigeran.

Azoka Herritik ekimenaren bigarren egunean, zapatuan, herriko taldeen erakustazoka izango da plazan. Eragileek egiten duten lana ezagutarazteko eta materiala saltzeko aukera izango dute, eta era berean, urtean zehar egiten duten lanaren gaineko informazioa jasotzeko eta zuzeneko harremanak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Herriko taldeez gain, Azpeitira herrialde desberdinetatik etorritako bizilagunek ere hartuko dute parte erakustazokan. Herritar horiek kultura berriak ezagutzeko eta hainbat herrialdetako jakiak probatzeko aukera eskainiko dute.

Bihar, osteguna, egingo da erakustazoka antolatzeko bilera, 20:30ean, Baigeran. Dagoeneko herriko 20 taldek eman dute izena ekimenean, eta oraindik izena eman ez dutenek ere badute parte hartzeko aukera; bilerara agertuta edo azoka.herritik@gmail.com helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide