Sute txiki bat izan da Barrenetxe auzoko etxebizitza batean

Uztarria.eus 2013ko ira. 11a, 15:23

Eguerdian piztu da sua, baina udaltzainek jakinarazi dutenez, "ez da zauriturik izan, eta dena bere onera itzuli da dagoeneko".

Gaur, asteazkena, eguerdian sute txiki bat izan da Barrenetxe auzoan. Antza denez, auzo horretako seigarren zenbakiko etxebizitza batean sortu da sua, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira gertaeraren tokira.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, "ez da zauriturik izan, eta dena bere onera itzuli da dagoeneko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide