Ilunpe Pilota Elkarteak zapatuan hasiko du ikasturte berria

Urola Kostako Hitza 2013ko ira. 11a, 18:47

Aurreko elkarteko zuzendaritza batzordeak erretiroa hartu eta elkartean pilotan jardundako batzuk osatu dute zuzendaritza eta talde tekniko berria.

Ilunpe Pilota Elkarteak arduradun eta talde tekniko berriarekin hasiko du pilotaren ikasturte berria. Aurreko elkarteko zuzendaritza batzordeak erretiroa hartu eta elkartean pilotan jardundako batzuk osatu dute zuzendaritza eta talde tekniko berria. Arduradun berriek jakinarazi dutenez, "gogotsu eta serio lanean jarduteko" asmoz heldu diote herriko pilota elkarteari.

Ilunpe Kirol Elkartea lanean hasteko prest da eta larunbaterako gaztetxoen aurreneko entrenamenduak antolatu ditu Frontoi Txikian. Larunbat honetako saioak 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako haurrei zuzendutakoak direla azaldu dute. Beraz, adin tarte horretakoak izan eta pilotan ikasteko eta aritzeko gogoz daudenek 10:00etatik 12:00etara artean Frontoi Txikira azaldu beharko dute.

Horrez gain, larunbatean bertan, benjamin, alebin eta jubenil mailako pilotarien datuak bilduko dituztela jakinarazi dute. Informazioa eskuratzeko, berriz, 685705133 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide