Zapatuan izango da denboraldiko azken bisita gidatua

Uztarria.eus 2013ko ira. 12a, 12:33

Bakardadearen kapera bisitatzeko aukera ere izango da.

Zapatu honetan, hilak 14, izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Bakardadearen kapera eta Antxieta etxea bisita gidatu bidez ezagutzeko denboraldiko azken aukera. 12:30ean hasiko da bisita, eta sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Iraurgi Berritzenek antolatutako bisita gidatuak ere iritsi dira azken txanpara. Hori dela-eta, kanpoko bisitariek nahiz bertakoek zapatuan, irailak 14, izango dute Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Bakardadearen kapera eta Antxieta etxea bisita bidez ezagutzeko denboraldi honetako azken aukera.

12:30ean elkartuko dira eliza atarian. Bisita bi euro ordaindu beharko da, eta txartelak unean bertan eskuratu ahal izango dira. Erreserbak eskualdeko turismo bulegoan egin daitezke, 943 15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@turismo.net helbidera idatzita. Informazio gehiago ere bide horietatik lortu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide