'Azoka Herritik' orria jarri du martxan Uztarria.com-ek

Uztarria.eus 2013ko ira. 12a, 15:23

'Aktualitatea' edo albistegi atalaren barruan sortu du orria Uztarriak. Datorren ostiraletik, hilak 20, igandera egingo den azokaren inguruan Uztarria.com-en argitaratutako albiste eta bestelako guztiak irakurri ahal izango dira bertan.

Uztarria.com-ek orri berri bat jarri du abian 'Aktualitatea' atalean: Azoka Herritik, hain zuzen ere. Azoka Herritik atalaren barruan, datorren ostiraletik, hilak 20, igandera egingo den azokaren inguruan Uztarria.com-en argitaratutako albiste guztiak irakurri ahal izango dira.

Uztarria.com/azoka-herritik helbidean aurki daitezke albiste horiek. Horretaz gain, orri horretako eskubiko zutabean Azoka Herritiken inguruko beste osagai batzuk daude:

  • Azoka Herritiken logoa eta kartela.
  • Azoka Herritiken Facebook eta Twitterreko helbideak.
  • Azokaren spota.
  • Azokaren aurretik egingo diren ekimenen eta azoka egunetako agenda.
  • Asteburu horretan egingo diren azoken eta tailerren informazioa. 
  • Hilaren 20tik 22ra egingo den azokaren gitaraua.

Uztarria.com atariaren azalean, 'Komunitatea'-ren gainean, Azoka Herritik atala ikusi daiteke. Bertan azokari lotutako azken hiru albisteak daude txertatuta.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide