Bigarren sari bat Iñaki Alkortarentzat Ordiziako azoka berezian

Uztarria.eus 2013ko ira. 12a, 19:38

Ganadu lehiaketan, zortzi urtetik gorako abereentzako atalean saritu zuten Garagartza Gain baserriko abeltzaina.

Euskal Jaietako Azoka Berezia izan zuten atzo, irailak 11, Ordizian, eta haren barruan egindako Pirenaika arrazako ganadu lehiaketan sariarekin itzuli zen Azpeitira Iñaki Alkorta. Hain zuzen ere, zortzi urtetik gorako abelburuen atalean sailkatu zen bigarren postuan Garagartza Gain baserriko abeltzaina, Zestoako Zokolo Berriko Juan Jose Urteagaren atzetik.

Atzokoa ez da Alkortak Ordiziako lehiaketan lortutako aurreneko saria. 2008an, 12 eta 18 hilabeteko eta erditu gabeko abelgorrien kategorian txapela irabazi zuen; eta 2010ean, berriz, hiru sari berenagatu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide