Ikasturtea hastear dira Arte eta Diseinu ikastegian

Uztarria.eus 2013ko ira. 13a, 11:23

Astelehenetik aurrera eman ahal izango da ikasturte berrirako izena. Marrazteko teknikak, haurrentzako marrazki eta eskulanak eta talla egurrean tailerrak eskainiko dituzte.

Adi Azpeitiko Arte eta Diseinu Ikastegian hainbat ikastaro antolatu dute hastear den ikasturterako, urteroko moduan. Oleoa eta marrazteko beste teknika batzuk, haurrentzako marrazki eta eskulanak eta talla egurrean izango dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak.

2013-2014 ikasturterako matrikula egiteko epea astelehenean, hilak 16, irekiko dute, eta astelehenetik ostegunera bitartean, 17:30etik 19:00etara egin ahal izango da, zentroan bertan edo telefono hauetara deituta: 669 41 40 25, 635 72 87 91 eta 617 12 98 13.

Arte eta Diseinu Zentroa. Sorrera: 1980. / Hasieran Arteak eta Lanbideak zituen jarduera nagusi, gero Irakaskuntza Arautuan aritzeko baimena lortu zuen, Industria-Diseinua eta Barneetako Diseinua emanik. 1992an Arte eta Diseinu Ikastegia bihurtu zen, eta ikastaroak, seminarioak eta moduluak ematen ditu. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide