Datorren astean eman behar da izena katekesian

Urola Kostako Hitza 2013ko ira. 13a, 11:28

Aurten sei urte bete dituztenek izango dute izena emateko aukera, asteazkenean eta ostegunean, goizez zein arratsaldez, Parrokiako lokalean edo Sanjuandegiko Parrokiako lokalean.

Parrokiako katekesiko ikasturte berria hastear da, eta parte hartu nahi duten neska-mutikoen izenak jasotzen ari dira. Aurten sei urte bete dituztenen (2007. urtean jaiotakoak) gurasoek haurren izena eman behako dute. Datorren asteazkenean eta ostegunean izango dute horretarako aukera, 10:30etik 12:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara, Parrokiako lokalean (Frontoi Txiki ondoan) edo Sanjuandegiko Parrokiako lokalean (Barrenetxe 4).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide