AuzoRock-i lekukoa hartuz, bihar, zapatua, Kriston Burrundaye izeneko musika jaialdia izango da herrian. Joan den urtean antolatu zuten herriko tabernariek jaialdia aurrenekoz, eta aurten ere hainbat kontzertu izango da arratsalde partean eta gauean.
Txarrantxa taberna aurrean eta sanagustinpean edo udaletxe azpian izango dira kontzertuak, eta aurreko urteetako jaialdiei jarraituz, handia izango da herriko taldeen parte-hartzea. Kontzertu guztiak doan izango dira.
Arratsaldeko kontzertuak Txarrantxa tabernaren aurrean izango dira, 18:00etan hasita. The Walkmans, Old Bridge, White House Family eta Sardintzarrak igoko dira oholtzara.
Sanagustinpean, berriz, 23:30ean hasiko dira kontzertuak, eta hiru talde taularatuko dira: Moonlights Melodies, Lock head eta Mondocane.