Aldizkariaren aurrerapena: Sufrituz gozatu

Uztarria.eus 2013ko ira. 13a, 14:13

Datorren hilaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren urriko zenbakia. Bertan, Itsaso Aramendi Zumaiako Telmo Deun taldeko arraunlariari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. 2012ko otsailean hasi zen arraunean, eta joan den igandean Kontxako bandera eskuratu zuten Zumaiako neskek. Arrauneko hainbat kontu eta pasadizo irakurri ahal izango dira aldizkarian. Hemen, aurrerapen bideoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide