Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk urrirako

Uztarria.eus 2013ko ira. 16a, 12:50

DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da ikastaroa, urriko lehen astetik hirugarrenera bitartean, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara. Izena eman edo informazioa nahi dutenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du urrirako. DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da, urriko lehen astetik hilaren 18a bitartean. Hiru astean emango dituzte eskolak, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara.

Ikastaroa egin nahi dutenek 100 euro ordaindu beharko dute eta ikastarorako materiala jasoko dute izena ematen dutenek. Ikasleek, hala nahi izanez gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen badituzte DYAk ematen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute. Ikastoroko ikasle kopurua mugatua izango da, "ikastaroaren kalitatea bermatzearren".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide