Ez ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko ira. 17a, 11:47

 Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren espedienteari behin betiko onarpena emango diote, 19:30ean hasita.

Gaur, asteartea, ez ohiko udalbatzarra egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita. Bertan landuko duten gai bakarra Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren espedienteari behin betiko onarpena ematea da.

Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari behin-behineko onarpena otsailean eman zion udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide