Bailarako Jubilatuen Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

Uztarria.eus 2013ko ira. 17a, 19:20

Urriaren 5ean izango da, Azpeitian. Goizetik arratsaldera hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bazkarian parte hartzeko asmoa dutenek irailaren 26a arteko epea dute izena emateko.

Datorren urriaren 5ean, zapatua, Bailarako Jubilatuen Eguna ospatuko dute Azpeitian. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako erretiratuen elkarteak batzen dituen Garatzen Jubilatuen Elkarteak antolatutako jardunaldiak hainbat ekitaldi izango ditu goizetik arratsaldera; tartean, 14:30ean hasita Berdura plazan egingo den bazkaria.

Bazkari horretarako txartelak dagoeneko salgai jarri ditu Baigera herriko jubilatuen elkarteak. Hain zuzen ere, bazkarian parte hartzeko asmoa duten azpeitiar jubilatuek irailaren 26a arteko epea dute izena emateko. Baigera I-eko bulegoetan eros ditzakete txartelak, 10:30etik 12:00etara, 18 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide