Udaleko Hezkuntza sailak babestutako ikastaro eta tailerretan izena eman daiteke jada

Uztarria.eus 2013ko ira. 17a, 21:05

Guztira bederatzi dira aukeran jarriko diren jarduerak: Umeekin asebetez komunikatzen eta Umetxo bat dugu gure bizitzan gurasoei zuzendutako tailerrak; marrazki artistikoa eta margolanak; ebaketa eta jantzigintza; puntua; chi kung; eskulanak; gitarra; eta arabe ikastaroa.

Udaleko Hezkuntza sailaren babesean urtero antolatu ohi den ikastaro eskaintzak ez du hutsik egingo 2013-2014 ikasturtean ere. Guztira bederatzi ikastaro eta tailer dira aukeran jarriko direnak, eta izena emateko epea irekita dago jada. Ikastaro bakoitzaren prezioa irakaslearekin zehaztu beharko dute ikasleek.

Hona hemen ikastaro, irakasle, egutegi-ordutegi eta harremanetarako telefonoen zerrenda:

  • Umeekin asebetez komunikatzen (1-8 urte bitarteko umeen gurasoei zuzenduta). Irakaslea: Edurne Salegi. Egutegia eta ordutegia interesa dutenekin zehaztuko da. Saioak Sindikatu Zaharrean egingo dituzte. Harremanetarako telefonoa: 685731301.
  • Umetxo bat dugu gure bizitzan (0-1 urteko umeen gurasoei zuzenduta). Irakaslea: Edurne Salegi. Egunak eta ordutegia: astelehenean 11:00-12:30 edo asteartean 18:00-19:30.. Saioak Sindikatu Zaharrean egingo dituzte. Harremanetarako telefonoa: 685731301.
  • Marrazki artistikoa eta margolanak. Irakaslea: Marian Alberdi. Egunak eta ordutegia: astelehen eta ostiraletan 10:00-11:30 eta 15:15-16:45 eta ostegunetan 10:00-11:30. Damaso Azkuen. Harremanetarako telefonoak: 943151797 eta 679881100.
  • Ebaketa eta jantzigintza. Irakaslea: Maite Ostra. Egunak eta ordutegia: asteazken eta ostiraletan 15:00-17:00 eta 17:00-19:00. Damaso Azkuen. Harremanetarako telefonoa: 943812464.
  • Puntua (gurutze puntua, puntua eta makinako brodatua). Irakaslea: Rosario Ibaieta. Egunak eta ordutegia: astelehen eta ostegunetan, 15:00-17:00 eta 17:00-19:00. Damaso Azkue. Harremanetarako telefonoa: 943812862.
  • Chi kung. Irakaslea: Presen Letamendia. Eguna eta ordutegia: astearteetan, 18:00-20:00. Sindikatu Zaharrean. Harremanetarako telefonoak: 943150303 eta 671468586.
  • Eskulanak (metal, egur eta poliuretanoaren gainean pintatzea; gauza zaharren berriztapena eta argazki zaharrekin egindako kaxak). Irakasleak: Esther Etxarri eta Belen Zendoia. Egunak eta ordutegia: astearte eta asteazkenetan, 15:00-17:00, 17:00-19:00 eta 19:00-20:00. Damaso Azkuen. Harremanetarako telefonoak: 653714972 eta 943811595.
  • Gitarra. Irakaslea: Amaia Garmendia. Eguna eta ordutegia: ostegunetan, 15:00-17:00. Sindikatu Zaharrean. Harremanetarako telefonoa: 688660469.
  • Arabea. Irakaslea: Houria Ghindri. Egunak eta ordutegia: zapatu eta igandeetan, 11:00-13:30. Sindikatu Zaharrean. Harremanetarako telefonoa: 676947377

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide