Carlos Gonzalez pediatrak hitzaldia eskainiko du igandean

Uztarria.eus 2013ko ira. 18a, 13:15

Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira gaur eta bihar. Igandean 11:00etan hasiko da hitzaldia Harremanak Osasun Zentroan.

Carlos Gonzalez pediatrak elikadura osagarriaren inguruko hitzaldia eskainiko du igandean, hilak 22, Harremanak Osasun Zentroan (Idelfonso Gurrutxaga kalea, 3), 11:00etan hasita. Hitzaldirako sarrera mugatua izango da, eta sarrerak aurrez salduko dituzte zentroan bertan. Gaur eta bihar eskuratu ahal izango dira 18:00etatik 20:00etara bitartean. Langabetuek 12 euro eta gainontzekoek 15 euro ordaindu beharko dute. 

Gonzalezek hainbat liburu ditu idatzita: Besame mucho eta Mi niño no me come, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide