Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kideen elkarrizketa digitala 12:00etan hasiko da

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 12:20

Ilunpe Pilota Elkarteko Joanes Otamendi eta Iker Arakistain elkarrizketa on-linean izango dira gaur, osteguna, 12:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. Bidali zure galderak hona.

Gaur, osteguna, Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako Joanes Otamendi eta Iker Arakistain Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 12:00etan hasita.

Zuzendaritzan lekuko aldaketarekin ekin dio ikasturte berriari Ilunpe Pilota Elkarteak. Jesus Ruiz de Argadoñak utzitako postua hartu dute elkarteko hainbat gaztek, eta elkartearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Otamendi eta Arakistain Uztarrian. Bidali ordurako zure galderak hona.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide