Zapatutik astelehenera bitartean Ahora me ves filma izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira bost emanaldi izango dira: zapatuan, hilak 21, 19:30ean eta 22:00etan emango dute, igandean 19:30ean eta astelehenean ere bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean hasita.
Adin guztietako ikusleentzako da Ahora me ves filma.
Aurrerantzean astearteetan ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian, eta astelehenetan, bi emanaldi izango dira.