Hondakinak murrizteko ideia onenari esker, Urdaibaira irteera

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 14:40

2012-13 ikasturtean Eskolako Agenda XXI egitasmoaren baitan, hondakinen gaia landu zuten herriko ikastetxeetan, eta joan den ekainean banatu zituen ideia onenaren sariak Udalak. Sari horietako bat Iraurgi Ikastetxeko LHko 3. A gelako ikasleek eskuratu zuten, 'E-mailez komunikatu gaitezen' proposamenarekin.

Eskuratutako sari hari esker, ikasle irabazleak, aste honetan Urdaibain (Bizkaia) izan dira. Iraurgi ikastetxeko irakasleek azaldu dutenez, "basa-ingurune zoragarrian beren sariaz gozatu ahal izan dute. Lehenbizi, Madariaga Dorretxeko Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan izan ziren. Ondoren, kostaldeko bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten, eta bazkaldu ondoren, berriz, ur-suziri tailerra izan zuten".

Hemen ibilaldiko argazkiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide