Baigeraren ikastaroak urrian hasiko dira

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 19:10

Gimnasia, yoga, dantza, kakorratz-lan edo gantxiloa, joskintza eta pintura lantzeko aukera izango dute herriko erretiratuek. Izena emateko epea irekita dago.

Azpeitiko jubilatuei zuzenduta hainbat ikastaro eta jarduera antolatu ditu ikasturte berrirako ere Baigera elkarteak. Gimnasia, yoga, dantza, kakorratz-lan edo gantxiloa, joskintza eta pintura lantzeko aukera izango dute herriko erretiratuek.

Jarduera horiek urrian jarriko dituzte abian, eta izena emateko epea irekita dagoela gogorarazi du Baigerak. Horrela, parte hartzeko interesa dutenek Baigera I-eko bulegoan eman behar dute izena; astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era egin dezakete.

Ikastaroak, berriz, aurreko ikasturteko egun eta ordutegi berdinetan emango dituzte, urritik aurrera.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide