Ilunpekoek pilota partidak jokatuko dituzte bihar

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 11:54

16:00etatik aurrera hiru partida ikusi ahal izango dira Frontoi Txikian.

Frontoi Txikian pilota partidak hasiko dituzte bihar, zapatua. 16:00etan izango dira, eta Ilunpe elkarteko Etxeberriak eta Uzkudunek Murumendi elkarteko kideen kontra neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Iriondo eta Aizpuru Lagunakeko pilotariekin arituko dira nor baino nor, eta azken partida Aizpuruk eta Etxeberriak jokatuko dute Soraluzeko bikotearen kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide