Azokaren lehen pausoak, euritan

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 20:35

Azoka Herritik martxan da. Arratsalde erdian, baserritarren ostiraleko azokarekin hasi da asteburu osoa hartuko duen ekimena. Baserritarren lana eragotzi ez badu ere, azokaren lehen arratsalderako aurreikusitako egitarauaren beste osagai batzuk nahikoa zapuztu ditu euriak. Hala, Alde Zaharrean egitekoak zituzten umeen jolasak bertan behera gelditu dira; elkartu diren haurrek Iturritxiki ludotekan jolastu behar izan dute.

Ostiralekoak, dena den, ez dira oraindik bukatu. Hona hemen lehen egunaren egitaraua:

17:00. Azokaren hasiera.
17:30. Haurrentzat jolasak.
19:00. Pintxo poteoa Alde Zaharreko tabernetan. Bertako produktuekin egindako pintxoak aterako dituzte.
19:30. Itsasi Dantza Taldearen emanaldia, plaza Nagusian.
22:00. Argazkilaritza tailerra, Izarraitz frontoian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide