Hasiera eman zitzaion gisan, parte-hartze izugarriarekin bukatu da Azoka Herritik ekimena. Hiru eguneko azokari bukaera 'Oinkadak' kale ikuskizunak eman dio. Bertan, 150 bat herritarren hartu dute parte, eta jende ugari izan da Alde Zaharreko sei gunetan eskaini duten emanaldi ibiltaria ikusten.
Arratsaldea, goizaren moduan, eguzkitsua izan da. Jendea gerturatu da bai Berdura plazako dendarien stockera, bai bigarren eskuko azokara eta baita plazako artisauen postueta ere.
Hemen 'Oinkadak' ikuskizunaren argazki bilduma.