Bost langabetu kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus 2013ko irailaren 23a

Gaur, astelehena, ireki da izen-emate epea. Kontratatutako bost langileek hainbat lan egin beharko dituzte, bost hilabeteko kontratuarekin eta lanaldi osoan.

Azpeitiko Udalak bost langabetu kontratatuko ditu, bost hilabeterako eta lanaldi osorako. Kontratatutakoek egin beharreko lanak herrilan eta instalazio publikoak mantentzeko zerbitzuak, eraikin publikoak eraberritzeko lanak, eremu hondatuak lehengoratzeko jarduerak eta berriz hiritartzeko lanak... izango dira.

Izen-ematea gaur, astelehena, zabaldu eta urriaren 8an itxiko da. Interesatuek eskaera orria bete eta beharrezko dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko dute 08:30etik 14:00etara bitartean. Langabetuak kontratatzeko programan parte hartzeko baldintza eta oinarriak hemen ikusi daitezke eta eskaera orria, berriz, hemendik eskuratu daiteke.

Eusko Jaurlaritzak langabetuak kontratatzeko zuen partida iaz murriztu zien udalei. Egoera ikusirik, ordea, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza programa jarri du martxan eta programa horren baitan, Azpeitiko Udalak bost langabetu kontratatu ahal izango ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide