Lan handia eman du I. Azoka herritik antolatzeak, baina oso txukun atera da, aniztasun eta partaidetza handia izan da, eta gustura egoteko moduan gaudela uste dugu.
Maialen Lujanbiok duela lau urte Txapelketa Nagusia irabazi, eta agurreko bertsoan bukaeran "herri hau sortzen segi dezagun euskaraz eta euskaratik" bota zuen. Azoka herritik-en oro har, herriko kide eta taldeen gauzak erakutsi ditugu, geureak (geure artean ditugun etorkinenak barne), eta herritik sortutako ekimen bat izan da.
Zorionak eta eskerrak berriz ere.
Gauzak egiteko modu berri(tu)an sakontzen joan nahi dugu Kultur Mahaian.
2013ko irailaren 23an, Azpeitiko Kultur Mahaiko Talde Eragilea