Denboraldiko lehen partida irabazi du Lagun Onakek

Uztarria.eus 2013ko ira. 24a, 12:26

Arenasen kontra jokatu zuten azpeitiarrek igandean, Garmendipen. 2 eta 0 nagusitu zen Azpeitiko taldea, eta denboraldiko lehenengo puntuak eskuratu zituen.

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak denboraldiko lehen garaipena eta, beraz, hiru puntu eskuratu zituen joan den igandean, Arenasen kontra. Etxean, Garmendipen, hartu zuten Bizkaiko taldea eta 20. minuturako sartu zuen aurreneko gola Oinatz Elustondok. Bigarren gola, berriz, partidaren bigarren zatian, 63. mintuan, sartu zuen Maikelek.

Lagun Onak sailkapeneko jaitsiera postuetan da hamazortzigarren, bost partidatan hiru puntu eskuratuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide