Child Bright Fundazioaren zozketaren emaitzak

Uztarria.eus 2013ko ira. 24a, 14:46

1.415 da tabletaren zenbaki sariduna, eta 1.134, berriz, Auntxa erretegian bi lagunentzako bazkariarena. Saridunek astebete dute oparia jasotzeko.

Child Bright Fundazioak zozketa egin zuen zapatuan, Azoka Herritiken baitan jarritako postuan. Bi sari zozkatu dituzte; tablet bat eta bi lagunentzako afaria. Tabletaren zenbaki saritua 1.415 da, eta Auntxa erretegian bi lagunentzako bazkariarena, berriz, 1.134.

Zenbakiaren jabeak astebete du saria eskuratzeko, eta Child Bright Fundazioko kideek eskerrak eman nahi dizkiete zapatu arratsaldean postura gerturatu ziren guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide