Tonbolako zozketaren bi sariak banatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko ira. 24a, 15:01

Netbook-a Ekaitz Agirre Rezolak irabazi du, eta asteburupasa, berriz, Kontxita Gurrutxaga Egañak.

Saninazioetan jarri zuen tonbolako zozketaren sari guztiak banatu ditu dagoeneko Uztarria Komunikazio Taldeak. Abuztuaren 1ean, tonbola ixterakoan, egin zen zozketa.

Oporrak zirela-eta, abuztuan Uztarriak ateak itxi zituen eta iraileko lehen hamabostaldia bukatu arte indarrean izan ziren zenbaki sarituak. Hamabost egun horietan agertu zen Netbook-aren jabea, Ekaitz Agirre Rezola, 6.201 zenbakiarekin. Asteburupasaren zenbaki saritua hamabost egun horietan agertu ez zenez, ordezko zenbakiaren jabearentzat, Kontxita Gurrutxaga Egañarentzat izan da saria.

Uztarria Komunikazio Taldeak berriro eskertu nahi du saninazioetan tonbolan txartelak erosi zituen jende guztia eta, nola ez, tonbola antolatzerakoan era batera edo bestera laguntza eman zuen jendea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide