Emakumeen Topaketei lotuta, bertso saioa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko ira. 25a, 14:21

Urriaren 18an eta 19an izango diren Emakumeen Topaketen karietara, bertso saioa izango da ostiralean, gaztetxean. Ainhoa Agirreazaldegik, Uxue Alberdik eta Onintza Enbeitak kantatuko dute, 22:00etatik aurrera.

Datorren urriaren 18an eta 19an Azpeitian egingo diren Emakumeen Topaketen harira, bertso saioa antolatu dute ostiralerako. Bertsoz etorkizunari eragiten izenburupean abestuko dute Ainhoa Agirreazaldegik, Uxue Alberdik eta Onintza Enbeitak, gaztetxean. Gai-jartzaile lanak, berriz, Iraia Eliasek egingo ditu. 22:00etan hasiko da saioa, eta langabe zein ikasleek bsot euro eta gainontzekoek zazpi euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide