Kirol elkarteek diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 1ean hasiko da

Uztarria.eus 2013ko ira. 25a, 13:14

Ohiko jarduerari lotutako kirol modalitateetako elkarteek egin beharko dute eskaera urriaren 31 bitartean.

Herriko kirol elkarteek 2014. urteko udal diru laguntza zuzenak eskatzeko epea urriaren 1ean zabalduko dute. Horrenbestez, eskaera hilaren aurrenetik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan.

Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira, eta diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioak 2012-2013ko denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

Zalantzak argitzeko 943 15 00 95 zenbakira deitu edo kirolak@azpeitia.net helbidera idatzi behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide