Datorren astearteatik, urriak 1, aurrera birziklagarriak diren hondakin guztiak gaika bilduko dituzte azokan. Gugandik hasita kanpainaren baitan hainbat neurri hartzen ari da Udala, eta ordezkariek azaldu duenez, neurri horrekin "azokan sortzen diren hondakinak behar bezala kudeatuko direla ziurtatu" nahi dute: "Orain arte azokan sortutako hondakin guztiak nahastuta jasotzen ziren, eta jasotakoa zuzenean zabortegira botatzen zen".
Hondakinak arloka jasotzeko eta "lana errazteko" asmoz, plazan eta Berdura plazan hondakin organikoa, ontzi arinak, kartoia eta kartoizko zein egurrezko kaxak jasotzeko gune desberdinak jarriko dituzte. "Udalak dituen erronken artean da herrian sortzen diren hondakin guztiak birziklatzea, eta horregatik sektore desberdinen egoera aztertzen ari gara, eta kasu honetan, azoka egunetan sortzen diren hondakinen irtenbide egokia eman nahi diogu", azaldu dute.