"Lepo gustatzen zaigun taldea da Non Servium, eta beraiekin jo nahi ote genuen proposatu zigutenean, txantxetan ari zirela pentsatu genuen hasieran. Egia esan, haiek ezagutu eta jotzeko gogo biziak ditugu", azaldu du Eneko Etxeberriak. Bera Azpeitiko Urola Terror hirukoteko kideetako bat da, eta bihar Non Servium madrildarrekin batera Sanagustin kulturguneko oholtza partekatuko dute azpeitiarrek, 23:00etatik aurrera. Emanaldia herriko tabernariek antolatu dute, eta doakoa izango da.
Madrilgo punk-oi! talde beteranoa La voz de los malditos bertsio diskoa aurkeztera etorriko da.
Disko horretan, besteak beste, Kortatu, RIP, Cicatriz eta Eskorbuto taldeen abestiak bere egin
dituzte. Jende asko mugitzen duen taldea da Non Servium, eta eskualdean ere zaletu asko ditu;
esaterako, Azkoitiko plaza txikia geratu zen Elkartasun egunean aritu zirenean.
"Azkoitian abeslariarekin eta baxu-jotzailearekin hitz egiteko aukera izan nuen. Jende jatorra zela iruditu zitzaizkidan", dio Etxeberriak. "Sekula ez nuen pentsatuko haiekin jotzen bukatuko genuenik, hemen inguruan gu baino ezagunagoak diren talde ugari baitago. Aurten, Olentzero aurreratu egin zaigu".
Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.