Josu Uzkudun azpeitiar eta Paul Ojuel hernaniar pilotariek osatutako bikoteak irabazi du senior mailako Joxe Larrarteren omenezko pilota txapelketa. Aizarnazabalen jokatu zituzten norgehiagokak ostiralean, eta Uzkudun eta Ojuel 13 eta 22 nagusitu ziren Urretabizkaiaren eta Murgiondo azpeitiarraren kontra. Beste partidan, berriz, 22 eta 8 nagusitu ziren Martinez eta Ander Imaz, Zelaia eta Xanet Imazen aurka.