Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949) bihar, asteartea, aurkeztuko du Adiskide bat nuen eleberria, Donostiako Elkar aretoan, 11:00etan hasita. Hainbat gai jorratzen ditu Agirreren nobela berriak. Berria egunkarian azaldu dutenez, gai horietako atzuk, "egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino kasik); eta beste batzuk, orain agertzen direnak aurrenekoz eta indar handiz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…"
Hemen, Adiskide bat nuen liburuaren aurrerapena.