Azokan saldutako materialaren dirua jasotzeko eta saldu ez zirenak eramateko ostegunean eta ostiralean Sanjuandegiko lokaletik eta Soreasutik pasatu behar zuten herritarrek. Horrela zehaztu genien guztiei, bai ahoz, bai beraiei emandako txarteltxoaren bidez.
Gehienak bi egun hauetan etorri diren arren, batzuk falta dira oraindik materiala jasotzeko. Ondorioz, Elkar-ekin taldeak beste egun bat jartzea erabaki du. Azken eguna. Datorren asteazkenean Soreasun egongo gara 19:00etatik 21:00etara. Materiala Sanjuandegin utzi zutenak ere bertatik igaro beharko dute materiala eta dirua jasotzera.
Milesker zuen arretagatik.