Kilometroetara joateko autobusa antolatu dugu

Igandean izango da ikastolen festa, Tolosan. 09:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik, eta 18:00etan izango da itzulera. Izena emateko azken eguna urriaren 4a, ostirala, izango da.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Kilometroak ikastolen festara joateko autobusa antolatu du. Urriaren 6an, igandea, izango da jaia Tolosan, eta 09:30ean aterako da autobusa anbulatorio aurretik.

Izena emateko azken eguna urriaren 4a, ostirala, izango da, eta 13:00ak baino lehen egin beharko da inskripzioa ikastolako idazkaritzan edo 943 15 12 46 telefonoan. Ikastolako ikasleek sei euro ordaindu beharko dute bidaia. Gainontzekoek, berriz, hamabi euro.

Noiz: urriaren 6an.

Irteera: 9:30ean, anbulatorio aurretik.

Itzulera: 18:00etan.

Izen-ematea eta ordainketa: Urriaren 6ko 13:00ak baino lehen, Ikastolako idazkaritzan edo 943 15 12 46 telefonoan.

Prezioa:  Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleentzat 6 euro, eta 12 euro gainontzeko guztientzat.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide