Kilometroetara joateko autobusa jarriko du Orkatzek

Uztarria.eus 2013ko urr. 1a, 19:03

Igandean, urriaren 6an, 09:30ean abiatuko da anbulatorio aurretik. Tolosan, berriz, 21:30ean izango da itzulerako ordua.

Igandean, urriaren 6an, Gipuzkoako ikastolen festa, Kilometroak, ospatuko da Tolosan. Azpeititik Tolosara joan nahi dutenek joan-etorria autobusez egiteko aukera bat baino gehiago izango dute. Horrela, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik bezala, Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa jarriko du Kilometroetara joateko.

Orkatzekoen autobusa 09:30ean abiatuko da anbulatorio aurretik. Tolosan, berriz, 21:30ean izango da itzulerako ordua. Autobus horretan joan nahi dutenek Orkatzen eman behar dute izena, 10 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide