Urriaren 3an —ostegun honetan— egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko bigarren batzarra —gutxienez, hiru egiten dituzte—. Oraingo honetan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:
- Kultur proiektuko ildoen azalpen eguneratua eta Kultur Mahaiko Talde Eragilearen antolaketa berriaren proposamena (2014tik aurrera garatzeko).
- Azoka herritik ekimenaren balorazioa.
- Kultur Mahaiaren elkarte juridikoko zuzendaritzarako hautagaiak aurkezteko hasiera.
- Besterik.
Batzarra 20:30ean hasiko da.