Herrira-ren kontrako operazioa Euskal Herriaren aurkako erasotzat jo dute ELA, LAB, ESK, Eilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek, eta "konponbidea oztopatzeko" ahaleginari "lantokiz lantoki" erantzuteko eskatu diete langileei. CCOOk ere parte hartuko du mobilizazioetan. Hori dela-eta, bihar, ostirala, eguerdian lan toki aurrera eta plazetara ateratzeko eskatu dute.
Langileengana eta herritar ororengana zuzendu dira: "Guk ez dugu sufrimendurik nahi ez guretzat ez inorentzat. Eta horrela pentsatzen duten guztiei eskatzen diegu, mesedez, ostiralean 12:00etatik 12:30era lantoki aurrera edo udaletxe aurrera ateratzeko, eta larunbatean Bilbon egingo den nazio manifestaziora joateko"