Zapatuan, urriak 5, hasiko da XIV. Organo Erromantikoaren Zikloa, eta urriko hiru asteburutan izango da kontzertuez gozatzeko aukera Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokiako (1898) eta Loiolako Basilikako (1889) Cavaille-Coll eta Bergarako San Pedro Parrokiako Lope Alberdi (1917) organoak prest daude hainbat bakarlari, musikari eta talderekin batera, asteburutik aurrera hamar kontzertu eskaintzeko.
Zapatuetan Azkoitian eta Bergaran izango dira emanaldiak, eta igandeetan Azpeitian. Dena den, Loiolako Basilikako laugarren eta azken kontzertua zapatuan izango da. Organo ikasleek eskainiko dute 11:30ean hasita.
Hemen egitaraua osorik:
Azpeitia
Kontzertu guztiak Loiolako Basilikan izango dira.
Urriak 6, igandea. 20:00etan, Orfeoi gaztea eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.
Urriak13, igandea. 20:00etan, Bernhard Marx organo-jotzailea.
Urriak 19, zapatua: 11:30ean, organo ikasleen kontzertua.
Urriak 20, igandea. 20:00etan, Mariatxen Urkia bakarlaria, Jon Aramendi tronpeta-jotzailea eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea.
Azkoitia
Kontzertu guztiak Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian izango dira.
Urriak 5, zapatua. 20:00etan, Landarbaso eta Loinatz abesbatzak eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.
Urriak 12, zapatua. 20:00etan, Javier Simo tronpeta-jotzailea eta Loreto Aramendi organo-jotzailea.
Urriak 19, zapatua. 20:00etan, Frantisek Vanicek organo-jotzailea.
Bergara
Kontzertu guztiak San Pedro Parrokian izango dira.
Urriak 5, zapatua. 20:00etan, Felician Rosca organo-jotzailea.
Urriak 12, zapatua. 20:00etan, Landarbaso eta Loinatz abesbatzak eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.
Urriak 19, zapatua. 20:00etan, Bergarako bakarlariak eta Aitor Olea organo-jotzailea Maria Jesus Ugalde zuzendariaren gidaritzapean.