Unai Frantzesena: "Patinak, lanetik irten eta haize pixka bat hartzeko dira"

Urola Kostako Hitza 2013ko urr. 3a, 20:08

Unai Frantzesena patinak soinean, Bandaren egoitzan. (NEREA URANGA)

Urola Kostako Hitza-ren Arkupean gehigarrian eskualdeko hainbat jende ezagunen afizio eta denborapasak aitzakia hartuta elkarrizketa-sorta ari dira osatzen. Gaur, urriaren 3a, Azpeitiko Bandaren zuzendariaren txanda izan da.

Unai Frantzesena (Azpeitia, 1974) Azpeitiko Musika Bandaren zuzendaria da, perkusio irakaslea ere bai Juan Antxieta Musika Eskolan, eta Ze Esatek taldean ere ibili zen. Orain beste talde baten gonbita jaso duela aitortu du. "Gonbidatu egin naute, eta kanta batzuk ere bidali dizkidate, baina ikusi egin behar...", dio. Zaletasunetako bat patinetan ibiltzea du; lanetik irtenda haizea hartu eta kirola egiteko modu bat dela dio. Azpeiti inguruan horretarako bide egokiak daude, bere ustez.

Urola Kostako Hitza bandaren egoitzan hartu du Frantzesenak. Patinak ere bertan ditu gordeta. "Tarteren bat dudanean jantzi, eta buelta bat ematera joaten naiz".

Elkarrizketa irakurri Hitza-ren Arkupean gehigarrian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide