Garagardo azoka zabaldu dute jada

Uztarria.eus 2013ko urr. 4a, 12:22

Atzo, osteguna, zabaldu zituen ateak 2013ko Garagardo azokak eta Jesus Ruiz de Argandoña 'Keuttin'-i omenaldi beroa egin zioten Iraurgi Saskibaloi Taldekoek. Garagardo eta jaki goxoez disfrutatzeko aukera egongo da bihar, zapatua, bitartean eta baita hurrengo asteko ostiral eta larunbatean ere. Gaur, 20:00etan hasita, Iraurgik aurtengo denboraldirako dituen talde guztien aurkezpena egingo da Berdura plazan bertan. Gero, Down Town Triok kontzertua eskainiko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide