Zapatuan hasiko da Eskolarteko Saskibaloi Txapelketa

Uztarria.eus 2013ko urr. 4a, 11:39

Abenduaren 14a bitartean, Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetako 82 taldek hartuko dute parte txapelketan.

Zapatu honetan hasi, eta abenduaren 14a bitartean, 82 taldek hartuko dute parte Eskolarteko Saskibaloi Txapelketan, zortzi multzotan banatuta. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Iraurgi Ikastetxeko, Urola Ikastolako eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ehunka haurrek hartuko dute parte txapelketan. Gero, Gabonen ostean hasiko da Futboleko Txapelketa.

Hemen lehenengo jardunaldiaren PDFa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide