Bilboko manifestaziorako lau autobus beteta, izena eman daiteke oraindik

Uztarria.eus 2013ko urr. 4a, 23:15

Orkatzen eman daiteke izena. Autobusak 16:00etan aterako dira Azpeititik, anbulatorio aurretik. Bilbon 17:30ean abiatuko da manifestazioa Casillatik, Tantaz tanta presoen eskubideen alde, konponbidearen alde aldarriarekin.

Zapatuan, urriaren 5ean, Euskal Herriko hainbat eragilek deituta manifestazioa egingo da Bilbon, Tantaz tanta presoen eskubideen alde, konponbidearen alde aldarriarekin, Herrira mugimenduaren kontrako operazioarengatik protestan.

Azpeitian ere izan du oihartzuna manifestazio horretarako deiak eta, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, dagoeneko lau autobus bete dira. Hala ere, Bilbora joan nahi dutenek oraindik izena eman dezaketela jakinarazi dute, Orkatzen.

Autobusak 16:00etan aterako dira Azpeititik, anbulatorio aurretik. Bilbon 17:30ean abiatuko da manifestazioa, Casillatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide