Ikastaroetan izena emateko epea luzatu du Udal Euskaltegiak

Uztarria.eus 2013ko urr. 7a, 12:31

Hirugarren mailako, EGAko eta Laugarren mailako ikastaroetan izena emateko epea urriaren 11 arte luzatu dute. Langabezian dauden azpeitiarrei laguntza berezia eskainiko die Udalak 2013-2014 ikasturtean Udal Euskaltegian ikastaroak egin ditzaten.

Talde denak martxan badira ere, Udal Euskaltegian Hirugarren mailako, EGAko eta Laugarren mailako ikastaroetan izena emateko epea luzatu dute. Aipatutako hiru maila horietan tokia dago oraindik eta, urriaren 11n bukatuko da epeaEuskaltegiko ikastaroetan izena eman nahi dutenek Euskara Patronatuaren egoitzara (Perdillegi, 1, behea) jo behar dute.

Langabezian dauden azpeitiarrei laguntza berezia eskainiko die Udalak 2013-2014 ikasturtean Udal Euskaltegian ikastaroak egin ditzaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide